PlayTime jolaserako kutxatila bat da, artistenak diren materialak erabiliz oinarrizko lerro batzuk marrazteko, Foucaultek esango zukeen bezala “mundu aldakor honetan modu egokian kokatzeko”. Karta hauek ahalmen bat dute, hain zuzen ere, hezkuntza formaleko edo ez-formaleko testuinguru batek baldintzatutako talde bat aktibatzea, eta horrelako talde batek izango lituzkeen harremaneko edo ikasteko behar jakin baten araberako joko bat proposatu nahiko lukeen edozeinen zerbitzura egongo lirateke.
Mabi Revuelta — Proiektuaren testua
PlayTime
Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz — 2015
ALFABETOA
Alfabetoa 3 komodinek eta erabilera-maiztasunaren arabera errepikatutako 100 letrak osatutako silabario bat da. Karta-sorta honek ez dauka erabilbide jakinik; hizkuntzalaritzarekin lotutako kontuak lantzeko, edota haragoko beste gaitasun batzuk libreki aktibatzeko balio du, esate baterako, gorputzaren dramaturgiarekin zerikusia dutenak
LABORATEGIA
Laborategia gidoi komun batetik abiatuta egituratutako prozesu-sorta bat da. Karta-sorta honetan 30 fitxa eskaintzen dira, artista, hezitzaile eta sorkuntzarekin lotutako taldek eginak. Guztiei hezkuntza-proposamen bat garatzeko eskatu zaie, norberak bere interes profesionalen arabera.
Lotura duen edukia
Jostailu hautsiezinak
Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz — 2015
Mabi Revueltari eskainitako programa monografikoa
Metrópolis. LA 2, RTVE — 2016ko martxoaren 13a. Iraupena: 40 min — (gaztelaniaz)
Divertimentos tipográficos
Artistaren liburua — 400 ale — 2010
Testua: Odile Cisneros — Abeceda, alfabeto bat bizitza modernoarentzat.
Bilbaoarte Fundazioa, Bilbao