Acromática. Una partida inmortal

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao — 2020

Xakea hari eroale gisa hartuta, erakusketak Mabi Revueltaren (Bilbao, 1967) ibilbidea berrikusten du, Acromática aurkeztearekin batera, erakusgaiari izenburua ematen dion proiektu argitaragabea. Ibilbidea lehen espazioan (Apertura, Irekiera) hasten da, eta bertan kokatzen da Naturaleza muerta con perlas negras, aurrez berrikusitako eskultura-pieza bat, erakusketaren tonu poetikoa markatzen duena. Bigarren espazioan (Medio juego, Joko erdia) Acromática proiektua osatzen duten hainbat lan zabaltzen dira. Proiektu hau historiako xake-partidarik artistikoenetako batean oinarrituta dago: 1851n Adolf Anderssen eta Lionel Kieseritzkyren artean jokatutako hilezkorra. Azkenik, azken espazioan (Fin de partida, Partida amaiera), Línea de tiempo, (Denbora-lerroa) dago; artistaren ibilbidearen laburpena, xakearen lau arotan oinarritua: erromantikoa, zientifikoa, hiper-modernoa eta dinamikoa.

Susana Blas komisarioak deskribatzen duen moduan, «Alderdi antologikoak artistaren ibilbidea berrikusten du, eta lau kategoriatan antolatzen ditu bere lana, xakearen historiako aroak definitzen dituztenak eta, aldi berean, diziplina unibertsal horri aurre egiteko eta jokatzeko lau aro direnak».

Lotura duen edukia

Acromática. Una partida inmortal
Erakusketaren liburua — 400 ale — 2021
Textuak: Susana Blas, Luis Francisco Pérez eta Antonio Gude — Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Alex Oviedo  — Elkarrizketa Mabi Revueltari — 2020
Periódico Bilbao, Pérgola, nº 320, 3. orr. — urria

Jaime Cuenca  — Acromática. Una partida inmortal — 2020
Periódico Bilbao, 32. orr. — azaroa