Biografia

Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta lizentzia 1990ean eskuratu zuen. Harrezkero hasi zen bere lana era profesionalean ezagutarazten, aldian-aldian erakusketak eginez galeria, arte-zentro, feria eta Espainiako zein nazioarteko museoetan. Artista plastikoaren ogibidea bateratu du arte-irakaskuntzarekin. 2000 eta 2003 bitartean New Yorken bizi izan zen, eta han osatu zuen bere heziketa, 2003an, International Studio & Curatorial Program-en bitartez, Marcelino Botín fundazioren diru-laguntza bat jaso eta gero.Orduz geroztik ekin zion bere lana modu profesionalean erakusteari, galeria, arte-gune, azoka eta estatu zein nazioarteko museoetan erakutsi ohi du, artista-plastiko gisa garatu ibilbidea artearen pedagogia berrietan irakaskuntza eta ikerkuntzarekin uztartuz. 2000tik 2003ra New Yorken bizi izan zen, ISCP delakoan osatu baitzuen bere heziketa, Marcelino Botín Fundazioaren beka bat jasotzeari esker.

Artea: Gure Artea 2016 Sariaren Irabazle, bere sorkuntza jarduna aintzat hartze gisa, ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak, hala nola, Bilboko Guggenheim Museo; ISCP, New York; Txinan eta Japonian, Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutuak, New Yorkeko Museo Erotikoan; ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz; TEA Museoa, Tenerife; Casa Encendida, Madril; BilbaoArte Fundazioa edo Bilboko Vanguardia eta Madrilgo Raquel Ponce galeriak. Bere azken erakusketa indibiduala 2015ean egin zuen Gasteizko ARTIUM Museoan. Egun, ikerketa ildo berri bat ari da garatzen, BBVA Fundazioak Ikerketa eta Kultur Sorkuntzarako (2016) eman dion Laguntza bati esker.

ArtHeziketa: Zenbait urtetako eskarmentua du artearen heziketa formalaren arloan -berriki Eskultura eta Proiektuen irakasle lanetan aritu da Iruñeko Arte Eskolan-, eta halaber, heziketa ez-formalaren arloan (unean unean Bilboko Guggenheim Museoko edo Gasteizko ARTIUM Museoko Hezkuntza Sailekin aritu da elkarlanean). Master Lantegiak eta Mintegiak eskaintzera gonbidatu izan dute Cuencako Arte Ederretako Fakultatean eta UPV/EHUn eta lantegi espezifikoak burutu ditu erakunde ezberdinetarako, hala nola, Bilboko Azkuna Zentroan edo Portugaleteko Troconiz Santacoloma Fundazioan. artEducación PlayTime prototipoa garatu du: Artea eta Kultura Bisuala herritarren artean zabaltzeko proiektua.